Eguraldia lagun, eskualdeko ibilaldi neurtua egin dute 500 lagunek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Parte hartzaileak ibilaldiaren irteeran, atzean Kakute zutela
(Anaitasuna MB) Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, eskualdeko ibilaldi neurtua egin zuten atzo 500 ume eta gurasok; Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako, Zarauzko, Zumaiako eta Orioko herritarrak ez ezik, Eibarkoak ere ibili ziren Kakute inguruko txokoetan. Azkoitiko Balda Plazatik abiatuta, 18 ikastetxetako lau eta 14 urte bitarteko umeak izan ziren irteeran. Eguraldia lagun, «gustura» ibili ziren ibildian, antolatzaileek esan dutenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide