Martxoaren 8ko ekintzak egin dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 10a, 10:01

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ekintza desberdinak egin dituzte asteburuan Azkoitian. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta norberaren gorputzaz erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute herritarrek. Ostiralean Azkoitiko emakumeen festa egin zuten Elkargunean, eta jan-edan eta musika artean giro onean igaro zuten arratsaldea. Larunbatean, martxoaren 8an, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, bertsolariek lagunduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide