Sellatuen Egutegiko bigarren irteera egingo dute igandean txirrindulariek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 7a, 12:14

Iazko irteera bat
(Jokin Ormetxea Txirrindulari Elkartea) Azkoitiko Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak joan zen astean hasi zuen Sellatuen Egutegia, eta igandean bigarren saioa egingo dute. Deban egingo dute zigilatzea, eta 09:00etan abiatuko dira, eliza ataria. Azkoititik irtenda, Zestoa, Arroa, Itziar, Deba, Elgoibar eta Azkarate zeharkatuko dituzte, berriro herrira itzuli arte. Guztira 58 kilometro egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide