Bi film eskainiko dituzte asteburuan, Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 7a, 08:00

Azpeitiko Soreasu antzokian bi film eskainiko dituzte asteburuan; Steve McQueenek zuzendutako 12 aƱos de esclavitud (AEB, 2013) filma eskainiko dute bihar, 19:30ean eta 22:00etan. Etzi 19:30ean emango dute, eta astelehenean 19:00etan eta 21:30ean. Film onenaren aurtengo Oscar saria jaso berri du lanak; igande arratsaldean umeei zuzendutako Dinosauroen artean euskarazko filma ikusteko aukera izango da, 16:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide