Baztarrikaldeko festetako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko mar. 7a, 08:00

EGITARAUA:
  • Martxoak 7, gaur:
- 19:00. Pilota partidak, Gurean. Azkoitiko Oteiza Pilota Elkarteko kadeteak; Mikel Goño eta Zendoia, Etxanizen eta Uzkudunen aurka. - 22:00. Mus txapelketa, Orion elkartean. Izen ematea, 20 eurotan. Lehenengo saria 300 euro, txapela eta opariak; bigarrena, 200 euro eta oparia; hirugarrena, 100 euro eta oparia, eta laugarrena bi lagunentzako afaria Isidro Erretegian.
  • Martxoak 8, bihar
- 09:00-13:00 / 16:00:18:00. Plater tiraketa, Orion Saria. - 22:00. V. Zaldi Proba. Joxe Astarbe Saria: Belaustegi (Berriatua), Aiert Paolla (Hernani) eta Unai Aresti (Laukiz).
  • Martxoak 9, etzi
- 12.30. Musika bandaren kontzertua, Baztarrikalden. - 13:00. Herri kirolak. Aizkoran: Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Mugertza III.a eta Txikia I.a; harri jasotzen: Goenatxo II.a. Trikitilariak izango dira. - 16:00. Umeentzako jolasak, frontoietan. - 17:30. V. Zaldi Probak. Parte hartzaileak: Txibilter (Azkoitia), Beorreta (Ezkio) eta Elene Ormaza (Markina).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide