Mantenu lanak egiten ari zen langile bat zauritu da gaur eguerdian, Azkoitiko Ibarmia lantegian izandako lan istripuan. Segurtasun Sailaren eta suhiltzaileen arabera, 12:45ak aldera, langilea propano gasaren deposito bat berrikusten zebilela leherketa txikia izan da, eta parean harrapatu du, eskuetan eta aurpegian erredurak eraginez.
42 urteko okondoarra (Araba) da zauritua, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Suhiltzaileak leherketaren lekuan izan dira, eta depositoak arriskurik ez duela ebatzi dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide