(Ane Olaizola) Azkoitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren, harira prestatu duten egitaraua aurkeztu dute hango ordezkariek eta herriko hainbat emakumek. Urtetan zehar, "mugimendu feministari esker", berdintasunerantz "aurrerapusu nabariak" lortu badira ere, "benetako berdintasuna" lortzeko "asko" falta dela azpimarratu dute. "Ezagunak dira emakumezkoek hainbat arlotan dituzten oztopoak; lan arloan, kirolean, kulturan. Etxeko lanak eta zainketak oraindik emakumeen ardurapean daude, pobreziak emakumearen aurpegia du, lan berberagatik diru gutxiago kobratzen dute, eta batez ere, emakumeek jarraitzen dute indarkeria matxista pairatzen", adierazi dute. Era berean, "gobernu kontserbadoreek" eramaten dituzten politikek emakumeek euren gorputzarekiko duten erabakitzeko eskubidea urratzen dituztela salatu dute; "ez gaude prest galera horiek onartzeko", ohartarazi dute. Hala, aurtengo ekitaldiak 'Gure gorputza, gure erabakia. Emakumeok gure eskubideen jabe" lemapean egingo dituzte. Giza eskubideen “urraketa onartezin horiek” desagertzeko lan egiteko beharra dagoela azpimarratu dute, urteko egun guztietan, ez soilik martxoaren 8an; “berdintasuna ez da emakumeen kontu bat, baizik eta jendarte osoarena. Horretarako, egun guztiak martxoak 8 izan behar dira. Antolatzaileek herritarrei dei egin die ekitaldietan parte hartu dezaten eta berdintasunaren aldeko jarrerak egunero izan ditzaten. Hemen martxoaren 8ko egitaraua:
- Martxoak 7, ostirala:
- Martxoak 8, larunbata
- Martxoak 9, igandea
- Martxoak 10, astelehena
- Martxoak 29, larunbata