Azkoitiko Martirieta auzoko Emeterio eta Zeledonioren omenezko jaiek ospakizun gutxi izango dute aurten. Inauteriekin batera egokitu dira, eta apenas prestatu duten ekitaldirik; Martirietako zaindari Emeterio eta Zeledonio martirien egunean bakarrik izango dira ospakizunak. 11:30ean meza egingo dute hango elizan, eta ondoren trikitilariak izango dira. Dena den, auzoko elkarteak aurreratu du ekaineko Pentekoste jaietan ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dutela martirietarrek.
Iaz ere ez zituzten ospatu auzoko jaiak, baina arrazoi desberdina izan zuten orduan; iazko otsailean gertatu zen luizi handiak eragin zuen festak bertan behera uztea.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide