Makina berriak erosteko diru-laguntzak eska daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 25a, 08:00

Iraurgi Berritzenek jakinarazi duenez, Renove plana jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, eta horren baitan eskualdeko enpresek makineria berria erosteko, eta beraz, lan segurtasuna bermatzeko, diru-laguntzak eskatu ditzakete. Makina bakoitzekiko 70.000 euro jaso ahal izango dituzte, eta enpresa bakoitzera 100.000 euro bideratuko dituzte gehienez. Eskatzaileek soilik aurten eskatutako makinen diru laguntzak jasoko dituzte, eta %10 ordainduta izan beharko dute. Horrez gain, 12 hilabete izango dituzte makinak jartzeko, eta beste hiru likidazioa eskatzeko; adierazi dutenez, Osalanek makinak instalatuta al dauden begiratuko du. Eskaerak telematikoki egin behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide