Auzo Lagun, Gazteak eta Garapena eta floreagako ordezkariak
(Juan Inazio Sudupe)
Auzo Lagun Kooperatibak Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundea diruz lagundu du, eta 8.000 euro eman dizkio Beningo kaleko umeeak laguntzeko proiektua gauzatzen jarrai dezan. 2012an izan zituzten irabazietatik, borondatez bideratu dute laguntza erakundera. Joan zen astean sinatu zuten laguntzaren inguruko akordioa Juan Inazio Sudupe Gazteak eta Garapeneko EAEko ordezkariak, Floreaga ikastetxeko zuzendari David Villahoz eta Gazteak eta Garapeneko kide Jexux Larrañagak. Gobernuz kanpoko erakundeak "laguntza bikaina" dela deritzo Beningo umeak laguntzeko.