Joxe Arregik 'Ebanjelioaren Poza' aurkeztuko du etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 24a, 15:36

Azkoitiko parrokiak batzar irekia egin ohi du hilero, eta oraingoan Elkargunean bilduko dira; izan ere, Joxe Arregi azpeitiar teologoak Francisco Aita Santuaren Ebanjelioaren Poza idatzia aurkeztuko du asteazkenean. 19:00etan izango da saioa, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Horrez gain, larunbata martxoaren 1a izanik, Aingeru Guarda ospatuko dute azkoitiarrek; parrokiak aurreratu duenez, meza ospatuko dute Aingeru Guardako ermitan, 12:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide