Jende andana Azkoitiko V. Outlet azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 22a, 12:48

Azkoitiko Herrixen Merkatari Elkarteak antolatuta, Outlet azoka ari dira egiten bosgarren urtez Elkargunean. Goizean goizetik jende ugari elkartu da han, azokan parte hartu duten 13 merkatarien produktuak ikusi eta erostera. Iaz bezala, ondoko areto txikian hiru eta hamar urte bitarteko umeentzako zaintza zerbitzua jarri dute, herritarrek "erosoago" egin ditzaten erosketak. Gaur eta bihar egongo da zabalik outlet azoka; gaur 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik, eta bihar ordubete lehenago itxiko dute. Umeen zaintzari dagokionez, berriz, gaur 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zerbitzua martxan; bihar, berriz, haurren zaintza soilik goizez egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide