‘Sigo siendo’ dokumentala eskainiko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

http://www.youtube.com/watch?v=O07NXc6-BzM Matadeixe Zinetogram taldeak zine foruma prestatu du gaurko; Javier Corcuerak zuzendutako Sigo siendo (AKA Kachkaniraqmi) (Peru, 2012) dokumentala eskainiko dute Baztartxo antzokian, 22:00etan. Dokumentalak Peruko musika ibilbide ezezaguna kontatzen du, kitxua hizkuntzan abesten jarraitzen dutenengana eta musika tresnak jotzeko aparteko moduetara gerturatuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide