Koldarrak antzerki taldea
Matadeiko Antzerki Jardunaldiek aurrera jarraitzen dute, eta etzi bigarren emanaldia izango da; Azkoitiko Koldarrak antzerki taldearen txanda izango da, eta
Izan bedi emakumea taularatuko dute Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epeldek. Koldo Campos da obraren zuzendaria eta idazlea. 19:00etan izango da emanaldia, Matadeixen. Sarrera bost euro kostako da.