Azken bileran izandako gora-beheren ondoren, Azkoitiko Udal Gobernuak hondakinen mahaia deitu du biharko. Duela bi aste elkartzekoa zen lantaldea, baina gaizki ulertua izan zen hango kideen artean—EAJk bilerara ez zuela joan esan zuen, eta beste kideek taldea uzten zutela ulertu zuten—. Hala, beste bilera bat deitu dute biharko.
Azkoitiko Udaleko alderdiek eta Azkoitiko Zero Zabor taldeak osatzen dute hondakinen mahaia. Joan zen udazkenetik bigarren fasean da lantaldea, herrian hondakinak kudeatzeko sistema berri bat adostu nahian. Horretarako, uztaileko osoko bilkuran onartutako gutxiengo baldintzak dituzte oinarri; aurten %70eko birziklatze mailara iristea eta bi urteren epean %80-85eko tasara iristea edota hondakinak sailkatzea «herritar guztion betebeharra» izatea onartu zuten orduan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide