'A propósito de Llewyn Davis' eta 'Futbolín' filmak eskainiko dituzte Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 14a, 11:52

http://www.youtube.com/watch?v=sfjvEJnEUSo Azkoitiko Baztartxo aretoan bi film eskainiko dituzte asteburuan; batetik, Joel eta Ethan Coen anaiek zuzendutako A propósito de Llewyn Davis (AEB, 2013, 105') filma eskainiko dute gaur (22:00), bihar (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (20:00). Azken hori ikuslearen eguna izango da. Igande arratsaldean, berriz, Juan Jose Campanellak zuzendutako Futbolín (Argentina, 2013, 106') umeentzako filma eskainiko dute, 17:15ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide