Anaitasuna Mendi Bazkunak zeharkaldiko eskia egiteko irteera antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 14a, 11:04

Anaitasuna Mendi Bazkunak zeharkaldiko eskia egiteko irteera prestatu du hilaren 22 eta 23rako. Hasiberrientzako eta zaletuentzako   ibilbide desberdinak izango dira; hasiberriek, esaterako, Astun-Col de Monjes-Pico Astun eta Astun egingo dute larunbatean, eta hurrengo egunean Candanchu-Tuca Blanca-Candanchu ibilbidea izango dute. Zaletuek, berriz, larunbatean Astun-Col de Monjes-Casterau-Paradis-Astun egingo dute, eta igandean Forges de Abel-Pic d'Acue-Forges de Abel egingo dute. Asteburu pasa joateko hurrengo asteazkena baino lehen eman behar da izena, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek 50 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 60 euro. Prezio horretan bidaia, afaria, lo egitea eta gisaria izango dute. Hilaren 22an, 06:00etan abiatuko dira liburutegi aurretik. Elkarteak adierazi duenez, irteerara joaten diren "hasiberriek" gutxienez pista gorriak jaisteko gai izan behar dute. Era berean, zaletuei gomendatu diete pala, sonda, pioleta eta granpoiak eraman ditzaten. Materiala alokatu ahal izango da, eguneko 20 eurotan. Eskiatzaileak federatuta egon daitezen gomendatu du Anaitasunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide