Azkoitiko mozorro lehiaketan izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 13a, 12:01

Martxoaren 1ean inauteriak ospatuko dituzte Azkoitian, eta beste urte batez mozorro lehiaketak antolatu ditu udalak egun horretarako. Bi lehiaketa izango dira; lehenengoan herritarrek hartu dezakete parte, eta horretarako ezinbestekoa izango da 16 urte edo gehiago izatea. Azkoitiko tabernei zuzendutakoa izango da beste lehiaketa. Izena eman daiteke dagoeneko, eta interesa duenak Azkoitiko Udaletxeko harrera bulegora jo behar dute, otsailaren 28ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide