‘El único superviviente’ filma emango dute gaurtik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko otsailaren 7a

Azkoitiko Baztartxo antzokian Peter Bergek zuzendutako El único superviviente (AEB, 2013, 120 minutu) akziozko filma eskainiko dute asteburuan; gaur eta bihar 22:00etan izango da emanaldia, eta igandean 17:15ean eta 19:30ean ikusi ahal izango da. Astelehenean, berriz, 20:00etan eskainiko dute filma. Ikuslearen eguna izango da orduan, eta sarrerak hiru euroko prezioa izango du. Gainontzeko egunetan, bost eurotan ikusi ahalko da. http://www.youtube.com/watch?v=-4yUFOoraLo

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide