Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Axiri merkataritza gunean aparkaleku berria egin du Azkoitiko Udalak; gero eta ibilgailu gehiago pilatzen dela eta, aparkaleku premia «nabarmen» hazi dela uste du; horregatik egokitu dute eremu bat ibilgailuentzat. Hango autoen pilaketa konpontzeko udalak hartutako lehen neurria ez da hau izan: iaz hango aparkalekuak arautzea erabaki zuen, eta ordutik, autoak gehienez ordu eta erdiz eduki daitezke han.