Azkoitiko santaeskea, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Santa Ageda bezperan, ohitura zaharrak berreskuratuko dituzte gaur eskualdeko txokoetan. Makila eskuan eta zapia soinean, kopla zaharrak eta berriak abestera atera dira goizean Azkoitiko dozenaka ume irakasle. Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxekoak eskean aritu dira kalean zehar; ohi bezala, trikiti eta makila hotsek hartu dute udaletxea, zaharren egoitza, berdura plaza, eliza eta beste hainbat txoko. Hemen Xabier Munibekoen argazkiak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide