Azkoitiko udal brigadaren biltegiak sua hartu du goizaldean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ots. 3a, 10:52

Suhiltzaileak, goizaldean
(Arbil Elortza) Sua piztu da gaur goizaldean, Azkoitiko udal brigadak duen biltegian. Udaltzainek jakinarazi dutenez, 02:00ak inguruan izan dute gertaeraren berri, eta suhiltzaileen hainbat kamioi bertaratu dira sua itzaltzera. Xabier Munibe eta Trenbidearen Zumardia kaleak hartzen ditu biltegiak, eta sutearen eraginez Trenbidearen Zumardiako 11, 13 eta 15  zenbakietako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Dena den, Udaltzaingoaren arabera, dagoeneko euren etxeetan dira bizilagunak. Sua nola piztu den ikertzen eta kalteen balorazioa egiten ari dira Ertzaintza eta udala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide