Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko Izuzkitza tunela itxi egingo dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 31a, 14:49

Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria
(Hitza) Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen bidegorriko zati bat itxi egingo dute. Izuzkitza tunelaren gangan luizi bat izan da oraintsu, eta hura konpontzeko lanak direla eta itxiko dute tunela. Zumarragara iristen dago Izuzkuza tunela. Hasiera batean, bi hilabetez egongo da itxita, baina eguraldiak horretan eragingo dutela aipatu dute. Kalteak "behar bezala konpondu arte" ez dutela zabalduko aurreratu dute, "erabiltzaileak babesteko asmoz". Bihar dira ixtekotan tunela, orduan hasiko baitira tunela eusteko lanekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide