Josu Juaristi EH Bilduko hautagaia izango da Europar Batasuneko hauteskundeetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 31a, 12:53

Josu Juaristi, artxiboko irudi batean
(Irene Elorza) Josu Juaristi azkoitiar kazetaria EH Bildu koalizioko hautagaia izango da Europar Batasuneko hauskundeetan, Naiz.info atariak jakinarazi duenez. Koalizio barruko alderdiren baten onespena falta den arren, zantzu guztien arabera bera izango da hautagaia. Koalizioko iturriak aipatuz, jakinarazi dute  Juaristi "hautagari handia" dela, bere ibilbidearen profesionalaren bidez, Europar Batasuna "sakon" ezagutzen duelako. Horien ustez, azkoitiarrak "euskal gizartearen interesak ordezdezkatuko ditu nazioarteko foroetan", eta "Euskal Herrian hasi den prozesu politikoan lan diplomatiko garrantzitsua egingo du". Era berean, Europako testuinguarekiko "ikuspegi kritikoa" emango duelakoan dira.
Gara egunkariko zuzendari ohia eta haren Zazpika astekariaren editorea da Juaristi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide