Joseina Etxeberria izan da Floreagako Kultur Astean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 29a, 16:48

Etxeberria, ikastetxeko ikasleekin
(Floreaga ikastetxea) Floreaga ikastetxean aurrera jarraitzen dute On Bosco jaiek eta Kultur Asteak. Atzo arratsaldean Joseina Etxeberria kazetariak hitzaldia eskaini zuen, eta bere ibilbidea eta irratigintza izan zituen hizpide. Ekintza ugari dituzte oraindik aurretik, eta bihar, esaterako, Ametsen fabrika bertso antzerkia izango dute. Ostiralean On Bosco festa izango dute, eta meza, film emanaldia eta txapelketak izango dituzte. Igandean amaitu dituzte jaiak, ikasle ohien festarekin. Orain arteko ekintzen argazkiak www.floreaga.com helbidean aurki daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide