Trino Urian, pixa egiteko potea eta dutxarako telefono bat
(Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak salatu du azken egunetan herriguneko belardi eta beste hainbat gunetan hondakin "ugari" aurkitu dituela botata. Besteak beste, Trino Uria auzoan dutxarako telefonoa eta txiza egiteko pote bat jaso zuen brigadak zuhaixka artetatik. Jarrera hori salatu du udalak, eta "gizalegez" jokatzeko eskatu die herritarrei; "hondakinak botatzeko edukiontziak badaude, eta hondakin bakoitza dagokion edukiontzian bereizita uztea guztion ardura da, herria behar bezain txukun edukitzeko", adierazi du.