Azkoitiko Santa Klara auzoan auzo konposta egiteko gunea jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 29a, 10:32

Santa Klara auzoko auzo konposta gunea
(Azkoitiko Udala) Urola Erdiko Mankomuniateak auzo konposta egiteko gune berria jarri du Azkoitiko Santa Klara auzoan. Horretarako, ikastaro bat prestatu dute astelehenerako. 19:00etan izango da saioa, Elkargunean, eta auzo konposta egin nahi duenak derrigorrezkoa izango du bertaratzea. Ordubete iraungo du tailerrak. Santa Klaran ez ezik, liburutegi atzeko gunean ere egin daiteke auzo konposta. Gainera, norbere etxean autokonposta egin nahi duenak ere ikastarora joateko aukera izango du; autokonpostaren inguruko azalpenak eta konpostagailua jasoko dituzte horiek. Era berean, bosgarren edukiontzia erabiltzen ez dutenek oraindik badute aukera; hondakin organikoak bereizteko eta edukiontzi marrioa erabiltzeko beste tailerra prestatu du mankomunitateak; horren inguruko informazioa jasoko dute partaideek hogei minutu inguruko saioan. 11:00etan eta 18:00etan izango dira tailerrak. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da, Mankomunitatean; 943 85 73 19 eta 620 27 10 77 telefonoetara deitu edo konposta@urolaerdia.org helbidera idatzi daiteke horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide