‘Jeremiah Johnson’ filma eskainiko dute bihar Azkoitiko Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 28a, 15:07

'Jeremiah Johnson' filmaren irudi bat (Hitza) Zinemaren historiako film famatu batekin amaituko dute bihar Biziraupen Gida Zinematrografikoa; Zinetogram taldeak biziraupenaren inguruan prestatutako azken saioan Sidney Pollackek zuzendutako Jeremiah Johnson filma eskainiko dute, 21:30ean, Matadeixen. Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko gerratik desertatu ondoren, Jeremiah Johnson soldaduak dena utzi eta Mendi Harritsuetan hartzen du erretiroa. Haren biziraupena kontatzen du lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide