Azkoitia Urrategi auzora joateko errepideak behera egin zuen joan zen larunbatean, luizi baten ondorioz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa da errepidea, eta hango arduradunek bidea behin-behinean irekitzea erabaki dute, auzotarren joan-etorrirako. Udalak azaldu duenez, aldundiko ardurandun eta teknikariak bihar dira bertara joatekoak, eta orduan erabakiko dute errepidea konpontzeko lanak nola egin. Bien bitartean, udalak azpimarratu du auzotarren "arazo eta beharrei erantzutea" dela euren "lehentasuna". Hala, zalantza edo beharren bat dutenek udalarekin jarri dezakete harremanetan, Udaltzaingoaren 943-85 71 71 telefonora deituta. Joan zen larunbatean hondoratu zen errepidea, eta ondorioz itxita egon zen hainbat ordutan.
Asteburuan, errepidea garbitzen
(Ibon Errazu)