Arrakasta izan du ipuin musikalak Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 26a, 21:11

Harrera beroa izan du Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Bizkargi Musika eta Dantza eskolak eguerdian eskaini duten ipuin musikalak. Askoren ezusterako, ilara luzeak sortu dira saioa hasi baino lehen, eta txiki geratu da Elkarguneko areto nagusia. Umeei "musikaren mundu zoragarria» ezagutarazteko asmoz, elkarlanean prestatutako Peru eta Otsoa ipuin musikala eskaini dute. Musikaz gain, irriak izan dira nagusi emanaldian zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide