Floreaga ikastetxeko On Bosco jaiek egitarau zabala izango dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Floreaga ikastetxeak On Bosco jaiak ospatuko ditu datozen egunetan, eta ohi bezala, kultur astea egingo dute horren baitan. Ohiko ekintzak izango dituzte, eta hitzaldiak eta ikuskizunak izango dituzte ikastetxean; "giza arloak landuko ditugu kultur astearen baitan", adierazi dute antolatzaileek. Hemen egitarau osoa: Urtarrilak 24, ostirala: - 18:30: Floreagako elizan hitzaldia. - 19:00: Maria Laguntzailearen meza, eta gero mokadua. Urtarrilak 25, larunbata: - 20:45: Salestar komunitatea eta Ige topaketa. - 21:00: Afaria. Urtarrilak 26, igandea: - 12:30: Parrokiako meza, eta Alai Batza korua. Urtarrilak 27, astelehena: On Bosco kultur astea. - 16:00-17:00: Al-Anon elkartearen Alkoholaren arriskua hitzaldia, On Bosco aretoan. Urtarrilak 28, asteartea: On Bosco kultur astea. - 16:00-17:00: Joseina Etxeberriaren hitzaldia, On Bosco aretoan. Urtarrilak 29, asteazkena: On Bosco kultur astea. - 15:45-17:00: Siro Lopez mimoaren Deiadar isil handia ikuskizuna, On bosco aretoan. - 15:30-17:00: Gynkana eta merienda. Urtarrilak 30, osteguna: On Bosco kultur astea. - 15:00-17:00: Txapelketa. - 15:40-17:00: Ametsen fabrika bertso antzerkia. Urtarrilak 31, ostirala: On Bosco festa. - Meza, film emanaldia, txapelketak. Otsailak 1, larunbata - Alai Batza On Bosco jaia. Otsailak 2, igandea. Floreagako ikasle ohien festa. - 12:00: Meza. - 14:15: Bazkaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide