Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak merkatarientzako euskarazko materiala kaleratzen jarraitzen du; dagoeneko 17 gidaliburu kaleratu ditu, eta oraingoan masajistentzat, arropa eta oinetako dendentzat, umeentzako arropa eta produktuak saltzen dituztenetzat eta kirol dendentzat gidaliburuak atera ditu. Ohiko materiala izango da, hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda edota ohar eta kartelen ereduak izango dituzte merkatariek. Horrez gain, cd bat ere jaso dute, ordenagailuan egokitu dezaten behar dituzten ereduak.
Azken urteetan okindegientzat, harategientzat, optikentzat, edergintza zentroentzat, taberna eta jatetxeentzat eta hortz klinikentzat sortu ditu euskarazko gidaliburuak. Material osoa Euskara Zerbitzuan edo udal webgunearen www.azkoitia.net/euskara/argitalpenak helbidean eskuratu daitezke.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide