‘Castaway on the moon’ filma eskainiko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

'Castaway on the moon' filmaren fotograma Matadeixe Zinetogram taldeak prestatu duen Biziraupen Gida Zinematografikoa zine zikloaren hirugarren emanaldia izango da bihar; Hey Jun-Lee zuzendariaren Castaway on the moon (2009, Hego Korea) filma ikusteko aukera izango da, 21:30ean, Azkoitiko Matadeixen. Irla batean harrapatuta geratzen den gizon baten istorioa kontatzen du filmak. Protagonistak metropolia ikus dezake bertatik, baina ezin iritsi. Hurrengo astean amaituko da zikloa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide