Musikoterapian izena emateko epea zabaldu du Bizkargi musika eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 17a, 12:54

Bizkargi Musika eta Dantza eskolak Musikoterapia tailerra prestatu du, "behar bereziak" dituzten pertsonei zuzenduta. Izena emateko epea zabaldu du, eta interesa duenak hilaren 31 baino lehen inskribatu beharko du, musika eskolan. Musika eskolak musikak dituen "onura terapeutikoak" azpimarratu ditu, eta askotan gorputz eta arimaren sendagai gisa erabiltzen dela adierazi du: "Azken ikerketek aditzera ematen duten bezela, musikak nerbio-sistema zentralean eragiten du eta ondorioz, endorfina maila gehitzen du, hala nola, beste neurotransmisore batzuena bezela; dopamina, azetilkolina eta oxitozinarena". Hain zuzen, endorfinek "bizitzarekiko motibazioa eta energia" eman, "zoriontasuna eta poza gehitu", "mina" murriztu eta "ongizate sentsazioa" bultzatzen dutela esan dute: "Musikak sortzen duen aberastasun emozional eta pozak, sustantzi kimiko sendatzaileak sortzen ditu  gorputzean, honek bere anestesiko propioak sortuz". Horrez gain, komunikatzeko zailtasunak dituztenentzat "expresio bide ezin hobea" dela deritzote, "mundu afektibo eta emozionaleraino joateko ahalmena duelako". Musikoterapiak, beraz, norberaren barne mundua hau "goxatzeko eta ulertzeko" aukera eskaintzen duela berretsi dute. Tailerraren inguruko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, 943 85 10 70 telefonora deitu daiteke.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide