Jose Luis Franzesena
(Onintza Lete Arrieta)
Jose Luis Franzesena azpeitiar ogarno-jotzaileak kontzertuak eskaini ohi ditu Azkoitiko parrokian, igandetako meza nagusiaren ondoren. Astero eskaintzen ditu emanaldiak, eta igandean Estanislao Sudupe azkoitiar organo-jotzaile eta konpositore zenaren piezak joko ditu.
Sudupe Azkoitian jaio zen 1915ean, eta Arantzazun ikasi ondoren Cubara joan zen organo-jotzaile gisa. New Yorken jarraitu zuen ibilbide profesionala, Prieto A. Yon edota Bittorio Giaminni maisu ezagunen gidaritzapean. Euskadiko Orfeoiaren sortzaileetako bat eta zuzendari izan zen. Puerto Ricon hil zen, 1973an. Pieza ugari idatzi zituen abesbatza eta organorako.