Ogasun Higiezinen Gaineko Zergaren gaineko hobaria eskatzeko epea zabaldu du Azkoitiko Udalak. Familia ugariek egin ditzakete eskaerak, eta gehienez %75era arteko obariak jaso ahal izango dituzte, horien "zama ekonomikoa arintze aldera". Eskaerak hilaren 31era bitartean egin behar dira, udaletxeko harrera bulegoan. Familia ugariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute horiek.
Onurak jasotzeko hainbat baldintza bete behar dituzte; hobaria jasoko duen etxea ohiko etxebizitza izatea eta familia horrek jabetzan beste etxerik ez edukitzea da horietako bat.
Hobaria, etxebizitzaren tamainaren eta familiako kide kopuruaren araberakoa izango da. 90 metro kuadro baino gehiagoko etxeetan, hiru seme-alaba dituztenek %25eko hobaria izango dute; lau seme-alaba dituztenek, %50ekoa, eta bost edo gehiago dituztenek, %75ekoa. 90 eta 120 metro kuadro arteko etxeetan, berriz, hiru seme-alaba dituztenek %10eko hobaria izango dute; lau dituztenek %25ekoa eta bost edo gehiago dituztenek, %40k.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide