Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2014arekin batera, Azkoitiko Udalak aldaketak egingo ditu TAO aparkamentu sistemaren isunen inguruan. Isunak udaletxean edo makinan bertan ordaindu daitezke; orain arte, makina bidez eginez gero, 12 euro ordaindu behar zen, eta udaletxean ordaintzeaz, 15 euro. Aurrerantzean, ordea, batean zein bestean 15 euro ordaundu beharko dira. Isunak ekiditeko, autoa behar bezala aparkatzea eta dagokion TAO txartela jartzea gomendatzen du Udaltzaingoak.