Larunbateko Bilboko mobilizaziora joateko autobusak izango dira Azkoititik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urt. 7a, 18:46

Tantaz tanta mugimenduak larunbaterako prestatu duen mobilizaziora joateko autobusak egongo dira Azkoititik. Aurten bi autobus prestatu dituzte sakabanaketaren aurka Bilbon "itsaso handi bat" sortu dezaten. Goizean, 10:00etan irtengo du autobusak, eta arratsaldean 15:00etan. Bietan Graphic's aurretik abiatuko da autobusa, eta 20:30ean itzuliko dira handik. Izena ohiko tabernetan eman daiteke. Larunbateko mobilizazioa ez da manifestazio soila izango. Egun osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak, eta goizetik tailerrak edota kontzertuak izango dira Areatzan. Arratsaldean, Casilla eta udaletxe aurretik aterako dira "bi olatu handi", eta manifestazioa hasi baino lehen "tantak" banatuko dituzte, "itsasoa" eratzeko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide