Taldea, janaria jasotzen
(Gazteak eta Garapena)
Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundeak janari bilketa egin du Azkoitian, Beningo eta Togoko goseteari aurre egiteko asmoz. Aurten, azken urteetako erantzunik onena jaso du taldeak, 9.200 kilo janari bilduta. Besteak beste, arroza, dilistak, babarrunak eta pasta eraman dituzte herrialde horietara. Janariaz gain, Floreaga ikastetxeko arbelak, ikasketarako materiala, Alai Batzaren kamisetak eta bizikleta batzuk ere bidali dituzte.
Abenduaren 26an abiatu zen elikagaiez betetako kamioia Iruñara, eta handik Beninera eramateko. Floreaga ikastetxean eta herriko saltokietan egin dute janari bilketa, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkie proiektuan lagundu dutenei.