Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udaleko Gaztedia Sailak antolatuta, Gazte Astea ari dira ospatzen herriko gaztetxoak. Atzo futbito txapelketa eta film emanaldia izan ostean, gaur goizean patata tortilla txapelketa egiten aritu dira. Tortilla usainak hartu du Kontzejupea, eta dozenaka lagun aritu dira sukaldari lanetan. Arratsaldean, mus txapelketa egingo dute, Artxamendin. Bihar, berriz, honako ekintzak izango dituzte:
Urtarrilak 4, larunbata:
- 10:30eatik 13:00etara, apaingarri tailerra, Elkargunean.
- 16:00etatik 19:00etara, sari banaketa eta Artxafest, Artxamendin.