Anaitasuna Mendi Bazkunak batzordea osatzeko boluntarioak behar ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abe. 20a, 10:47

Anaitasuna Mendi Bazkunak urteko asanblada egin berri du, eta adierazi dutenez, urteroko arazoari aurre egin nahian dabiltza aurten ere; batzordea osatzeko kide bila dabil elkartea. Lau kidek osatzen dute batzordea, eta urtero bi lagun batzen dira hara. Beraz, batzordea osatuko luketen bi kide behar ditu Anaitasunak. Jakinarazi dutenez, batzordearen ardura da hilean behin elkartzea, urtean zehar egingo diren ekintzak prestatzen laguntzeko. Hala nola, informazioa zabaltzea eta diru kontuak ematea da euren lana. "Oso lan karga txikia eragiten duen arren, beti bolondres faltan aritzen gara", adierazi dute. Horien arabera, urteko irteerak prestatzeko beste talde batzuk arduratzen dira. "Lan karga handiena talde horiek daramate". Elkarteak dei egin die bazkideei batzordea osatzera animatu daitezen. Horretarako taldearekin jar daiteke harremanetan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide