Bidezko merkataritzaren dendak itxi ditu ateak (Nerea Uranga/Hitza)
Iaz baino 716 euro gehiago jaso ditu aurten dendak. «Itxura batera ez da kopuru handia, baina kontuan izan behar da garai honetan Gipuzkoan bakarrik 30 inguru herritan zabaltzen direla halako dendak», esan dute. Egitasmoan lagundu duten udalari, dendan egon direnei eta erosketak egin dituztenei eskerrak eman dizkiete.