Gabonetako ekintzetarako hilaren 19ra bitartean eman daiteke izena

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abe. 13a, 15:27

Azkoitiko Udaleko Gaztedia Sailak Gabonetarako ekintzak prestatu ditu herriko ume eta gaztetxoei zuzenduta. Beste urte batez, ekimen ugari izango dituzte, eta horiek guztietan izena emateko epea zabalik da jada. Hilaren 19ra bitartean eman daiteke izena, Gazte Informazio Gunean edo Artxamendin. Negunebai egitasmoa da umeei zuzendutakoa, eta hilaren 24ean hasiko dute. Ume eta gurasoak eskean irtengo dira kalera. Gazte Astean, berriz, gaztetxoei zuzenduta egingo dute, urtarrilaren 2tik 4ra. Hemen NEGUNEBAI programako egitaraua:
- Abenduak 24: 10:30eatik 13:00etara, Gabon eskean Azkoitiko kaleetan zehar. Ludotekan elkartuko dira.
- Abenduak 26, 27, 28: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Gabonetako haur parkea, bat eta hamabi urte bitartekoentzat, Elkargunean.
- Urtarrilak 2: 16:00etatik 18:30eara, sukaldaritza tailerra, Abarketatxo ludotekan. (Haurrek beraiek egindako errezetak dastatzeko aukera izango dute). Zortzi eta 12 urte bitartekoei zuzenduta. - Urtarrilak 3, ostirala: 16:00etatik 18:30eara, Happy Mays, Ludotekan. Lau eta zazpi urte bitartekoei zuzenduta. - Urtarrilak 4, larunbata: 16:00etatik 18:30eara, buztin tailerra, Ludotekan. Zortzi eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. *Tailer bakoitzeko prezioa; bazkideak 1€ eta EZ bazkideak 3€. Ekintzara etortzen den haur bakoitzari euro bat bueltatuko zaio ekintza bukatu ondoren. Plazak mugatuak dira. Hemen GAZTE ASTEKO egitaraua: Urtarrilak 2, osteguna: - 09:30eatik 13:30eara, futbito txapelketa, Elkargunean. - 17:00etatik 19:00etara, film emanaldia, Artxamendin. Urtarrilak 3, ostirala:  - 10:30eatik 13:00etara, patata tortila lehiaketa, Kontsejupean. Parte-hartzaileek sartagia, sardezka eta labana eraman beharko dute. - 16:00etatik 18:30eara, mus txapelketa, Artxamendin. Urtarrilak 4, larunbata: - 10:30eatik 13:00etara, apaingarri tailerra, Elkargunean. - 16:00etatik 19:00etara, sari banaketa eta Artxafest, Artxamendin. *Kirol ekintzetarako derrigorrezkoa izango da kirola egiteko arropa aproposa eramatea. Kiroldegiko ekintzetarako derrigorrezkoa izango da bertarako espreski oinetakoak eramatea, kalekoaz  gain.  
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide