Jardunaldi akademiko-lirikoak egingo dituzte etzi Intsaustin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abe. 12a, 15:00

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak jardunaldi akademiko lirikoa prestatu du larunbaterako. 1813-2013 izenpean, duela berrehun urteko Euskal Herriko bi gertakari gogoratuko dituzte; batetik, Gasteizko batailaren inguruko hitzaldia eskainiko du Jose Maria Ortiz de Orruño Legarda historia irakasleak Gasteiz 1813: Bataila erabakigarria izenpean. Ondoren, Jose Antonio Azpiazu Elorza idazle eta ikerlariak 2013. Kronika donostiarrak. Suntsiketa eta berreraikitzea hitzaldia eskainiko du, Donostiako sutearen inguruan. Jose Ignacio Besga Zuazola abokatuaren hitzaldiarekin amaituko dituzte jardunaldiak. 2013. Gerraren aurreko poeta saioa eskainiko du Besgak. Azkoitiko Intsausti Jauregian izango dira jardunaldiak, 11:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide