Errauste planta «hipoteka astuna» izango litzatekeela esan du Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2013ko abe. 11a, 18:17

Azkoitiko PSE-EEko bozeramaile Miguel Reimundezi erantzun dio Azkoitiko Bilduk. Errauste planta bertan behera geratu izana salatu zuen Reimundezek; honen arabera, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eta Zubietan errauste planta egitekoak ziren enpresek obrak ez egitea onartu izanak azkoitiar bakoitzari 143.431 euroko gastua eragingo dio, eta hondakinen gaineko tasen bidez ordainduko dute, baina Bilduk zalantza agertu du horren inguruan, eta kalkulu horiek nola egin dituen galdegin die. Era berean, errauste plantak herritarrei eragingo lieken kostua ekarri dute gogora: «Eraikitzeak 500 milioi euroko kostua izango zuela kontutan hartuta, PSEren kalkulagailuarekin hiruko erregela eginez gero, 7,7 milioi euro ordaindu beharko genituzke azkoitiarrok». Ingurumenean ere «kostu nabarmenak» eragingo lukela eta hurrengo belaunaldientzako «hipoteka pisutsua» izango litzatekela azpimarratu dute. Errauste plantako lanak bertan behera geratu izanak eragingo dituen kostuen erantzule EAJ egin du kolizioak: «Hauteskunde bezperetan EAJk aldundia galtzeko arriskuan ikusi zuenean korrika eta presaka dena ondo utzi nahi izan zuen. Ez balute hauen eraikuntza arduragabeki babestu, ez genule gaur halako kalte ordaindik ordaindu beharrik izango». Bilduren arabera, errauste planta geratu izana «garaipen handia da gipuzkoarrontzat».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide