Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du, sei gramo heroinarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igande arratsaldean Azkoitian, sei gramo heroina atzemanda. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzita atxilotu zuten gizonezkoa. Heroinaz gain, zehaztasun-balantza bat ere atzeman zioten. 16:00ak inguruan atxilotu zuten ertzainek, GI-631 errepidean. Ertzaintzaren arabera, gidariak auto bati aurre hartu zion debekatutako toki batean, eta segurtasun-uhala jarri gabe zuela eta "substantzia estupefazientedun zigarroa" erretzen ari zela ohartu ziren. Identifikazio dokumenturik ez zuela eta, ertzain-etxera eraman zuten. Han erregistratu egin zuten, eta heroina eta zehaztasun-baskula atzeman zioten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide