Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, Espetxe Pastoraltza taldeak preso daudenentzako materiala biltzen hasiko da bihar, gabonetako kanpainaren barruan. Bihar eta hurrengo astelehentik ostiralera bitartean jasoko dute materiala, Azkoitiko Kantzelean, 10:00etatik 12:00etara artean. Taldeak eman beharreko materialaren zerrenda egin du, eta gehien behar dituzten gauzak honakoak direla adierazi dute: artilezko txanoak, barruko arropa berria, bainuko oinetakoak, kirol oinetakoak (41-44 gizonezkoentzat eta 37-40 emakumezkoentzat), galtzerdiak eta azazkal moztekoak. Era berean, honakoa ere eman dezakete: tabakoa (gorria) eta metxeroak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak.