Xabier Ganzarain euskara zinegotzia eta Itziar Alberdi sariduna
(Azkoitiko Udala)
Azkoitixen Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan gastatzeko zozketaren bigarren sariduna azaldu da. Itziar Alberdi da 1423 zenbaki saridunaren jabea, Nhoa Estudioan erositakoa. Saltoki horietan gastatzeko 200 euroko txartela irabazi du Alberdik.
Hiru saridunetik bi agertu dira oraingoz. 0514 txartel saridunaren jabea, Arrospide oinetako dendan banatutakoa, agertzeke dago. Ostirala baino lehen agertu beharko du udaletxetik; hala izan ezean ordezkoari, PSOE tabernan banatutako 2497 zenbakiari, emango diote saria.