Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitian pintxo poteoa ostegunetan egin ohi dute, baina ostirala jai eguna denez, asteazkenera aurreratu dute egitasmoa. Hala, gaur, 18:30eatik 21:00etara bitartean edari batekin pintxo bat emango dute doan. Azkoitiko Tabernarien Elkartea osatzen duten honako tabernek egiten dute pintxo poteoa: Atrasku, Dean, Etxe-Aitz, Koxka, Latz, Olaberri, Ttakun, Txalintxo, Zakela eta Zurt.