Bisita gidatu "berezia" izango da ostiralean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Ezkutuko Altxorrak  berezia-Abenduko zubia prestatu du Iraurgi Lantzenek, Urola Garaiko eta Debagoienako turismo agentziekin elkarlanean. Urola Erdirako, Urola Garairako eta Debagoienerako prestatu dituzte bisita gidatuak, eta bailaran Azkoitian egingo dute saioa, ostiralean. Publikoari itxita egon ohi diren lekuak ezagutu ahal izango dira oraingoan, eta Azkoitian errebaleko San Jose eta Santa Klara ermitak ikusi ahal izango dira, Juan Bautista Mendizabal historialari eta herriko kronistaren eskutik. San Jose ermitan, gainera, "jende gutxik ezagutu eta ikusi dituen harribitxiak" ikusiko dituzte, tartean, Gregorio Fernandez XVI-XVII mendeko eskultorearen Ecce-Hommo figura. Ostiralean, 12:00etan elkartuko dira, Balda Plazako Batarrabi eskulturaren ondoan.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide